2016.pdf


Aperçu du fichier PDF 2016.pdf - page 3/28

Page 1 2 34528



Aperçu texte


Kultura
Kultura mailan, ainitz gertakari iragan dira gure herrian joan den urtean.
Lehenik, joan den martxoaren 15ean, Hodi Aldean gelan, euskal mundu kulturala elgarretaratu da, Mattin
Etchepare-en ekimenez. Alkartasuna fundazioak manifestaldi hori antolatzen zuen, heietarik 4 kideren ohoratzeko.
Argitxu Noblia, Iparraldeko lehen ikastolaren sortzailea ; Itxaro Borda idazkaria ; Peio Uhalde, Alki kooperatibaren
zuzendari nagusia ; eta Philippe De Ezcurra, musikari, musikagile eta kantaria sariztatuak izan dira. Bertsulari
batzuek eta Urtsuko Xoriak taldeko dantzariek lehen aldikotz gure herrian gertatzen zen ekitaldi hortan parte hartu
dute.
Herriko etxeak eta elkarte batzuek 2015 urteko korrikan parte hartu dute. Hau Lekuine eta Hazparnetik pasatzen
zen martxoaren 20ean, goizaldean. Milesker Euskararen irakaskuntzan obratzen duen AEK-ren sostengatzeko jeiki
diren guzieri !
Apirilaren 11an, larunbatarekin, « Orroitburdina » burdinezko mugarria estreinatua izan da. Hunek, 14garren
mendeaz geroztik bederen Garroa gazteluaren eta Nafarroako erreinu zaharraren artean den historioa, finkatzen
du. Herriko etxeari « Nafarroa Bizirik » elkarteak dei egin zion. Mugarria gazteluaren sartze aitzinean aurkitzen den
zuhaiztiaren aitzinean kokatzen da. Herriko bi haurrek Nafarroako ikurriñaz estalia zen obra agerian ezarri dute, eta
Urtsuko Xoriak taldeko 3 neska gazteek aurreskua dantzatu dute karia hortarat.
Garroan beti, herri elkargoak eta Garbiki sindikatak Truk Eguna-ren lehen edizioa antolatu dute, lagunarte eta
partekatze giro goxo batean. Bi truke sail iragan dira (goizean eta aratsaldean), Claire Heguy-k « nola jantzi zahar
batzuekin berriak egin » tailerra animatu du, xitxuketa-berreskuratze edo lurrustelezko ongarriztatze tailer batzu
antolatuak ziren.
Ekainaren 27an, « Latsagietan » ibilbide artistikoaren estreinatzea iragan da. Lekorneko latsagian geldialdi bat
egina izan da, eta han, Uxue Arbelbide artistak bere lana erakutsi du. Baigura ikastolako ikasleek Ba Sarea
elkartearen egitasmoan parte hartu dute, ibilaldi-leku aurkitze bati esker Haranaren inguruan eta artistarekin eskala
handiko karta bat eginez. Hau abiagune bat izan da ibilbide artistikoaren afitxarentzat.
Euskal Herria Zuzenean
festibalak aldiz bere 20
urteak ospatu ditu uztail
hasieran. Festibalaren
helburuetarik bat herrien
artean zubi batzuen sortzea
da, bainan EHZ festibalak
belaunaldien artean ere
loturak sortu nahi ditu.
Horregatik, EH ttipiZ berriz
ere antolatua izan da ostiral
arratsaldean, eta inguruko
haurrek beren heineko
festibal batean parte hartu
dute. Festibalak bere hitza
atxiki du, bere iturrietarat
itzuliz : aurkikuntza
artistikoak, elkartasun eta
alternatibo egitasmo
batentzat.
Agorrilaren 11an, ehun bat
pertsonek « Les garçons et
Guillaume à table »
filmaren proiekzioa aire
librean ikusi dute, Cin’étoiles-en parte gisa. Departamenduko kontseiluak diruztatzen ditu gaualdi horiek.
Irailean gertatzen diren ohiko herriko bestak iguzki azpian iragan dira aurten, eta igandeko egun ederraz eta
egitarau aberatsaz baliatu gira.
Bukatzeko, APE elkarteak eta Baigura ikastolak antolatu ekitaldiek gure herria animatu dute aurten ere.
Espero dugu 2016 urtea kultura mailan 2015 urtea bezain aberatsa izanen dela !