Bulletin 2017 Mendionde.pdf


Aperçu du fichier PDF bulletin-2017-mendionde.pdf

Page 12348




Aperçu texte


Bulletin Municipal - Herriko aldizkaria

Janvier 2017 Urtarrila

MENDIONDO
Chers villageois,
C’est bien une page nouvelle qui s’ouvre dans
le grand livre de l’histoire de notre Pays
Basque.
La création de la Communauté
d’Agglomération du Pays Basque “CAPB s’est
présentée à nous, comme un défi, comme on
les aime chez nous : incertain, audacieux,
prometteur, un défi que nous avons relevé
pour le Pays Basque, pour dessiner son
avenir et définir de nouvelles modalités au
service de la population de ce territoire.
L’investissement de tous les élus, des
techniciens de nos collectivités a été
remarquable. L’intelligence collective a été un
moteur puissant dans cette étape historique,
qui permet, aux élus du territoire et à la
société civile de partager et de concrétiser
une vision d’un avenir commun pour le Pays
Basque.
Il faudra saisir l’opportunité que nous offre
cette loi NOTRe pour faire entendre la voix de
nos petites communes et pour continuer à
faire vivre nos territoires ruraux.
Autre moment historique, suite aux dernières
arrestations de Louhossoa, un mouvement
important a rassemblé la société civile ainsi
que les élus, en faveur de la paix. Il y a tout
lieu de penser que cette étape favorisera la
résolution du conflit au Pays Basque.
L’engagement de l’élu doit être fort, car on ne
peut construire un avenir sans assumer son
histoire, aussi éprouvante soit elle, on le doit
à nos enfants, à ceux qui seront demain à
notre place.
Donc c’est avec beaucoup d’espoir et
beaucoup d’enthousiasme que l’on entame
cette nouvelle année. Avec comme d’habitude
beaucoup de projets, un budget maitrisé, qui
feront suite à ceux réalisés cette année et
dont vous trouverez, dans ce journal les
compte rendus.
Je vous souhaite une excellente année à
tous.

Herritar maiteak,
Gure Euskal Herriko historiaren liburu
handian, orrialde berri bat idazten ari gira,
zinez.
Desafio bat agertu zauku Euskal Herriko
Elkargoan sortzea, hemen maite ditugunun
gisakoak: segurtasunik gabekoa, ausarta,
etorkizun handikoa. Desafio hori altxatu
dugu, Euskal Herriaren onetan, haren
geroaren eraikitzeko eta lurralde huntako
bizilagunen zerbitzu molde berri batzuen
finkatzeko.
Hautetsi guzien eta gure elkargoko
teknikarien engaiamendua bikaina izan da.
Adimendu kolektiboa urrats historiko hunen
motor azkarra izan da eta, horri esker,
lurraldeko hautetsiek eta jendarte zibilak
Euskal Herriko gero komunari buruzko
ikuspegia partekatu ahal izan dute.
NOTRe legeak eskaintzen daukun parada
baliatu beharko da gure herri ttipien bozaren
entzunarazteko, gure kanpainako lurraldeak
biziarazten segitzeko.
Bertze memento historiko bat izan da,
Luhuson gertatu berri diren arrastatzeen
ondotik, mugimendu paregabe batek
jendarte zibila eta hautetsiak bildu ditu,
bakearen alde. Pentsatzekoa da urrats horrek
Euskal Herriko gatazkaren konponbidea
lagunduko duela. Hautetsiaren
engaiamendua azkarra izan behar da, ezin
baita geroa eraiki gure historia onartu gabe,
zaila izanik ere, gure haurreri zor diegu,
bihar gure lekuan izanen direneri zor diegu.
Beraz, esperantza handiarekin eta kar
anitzekin dugu urte berri hau hasten. Usaian
bezala, proiektu anitzekin heldu gira. Aurten
burutu proiektuen segida hartuko dute eta
aldizkari huntan xeheki aipaturik atxemanen
dituzue.
Deneri urte ezin hobea desiratzen dauzuet.
L. BETBEDER


1