Bulletin 2017 Mendionde.pdf


Aperçu du fichier PDF bulletin-2017-mendionde.pdf

Page 1 2 3 45648




Aperçu texte


Bulletin Municipal - Herriko aldizkaria

Janvier 2017 Urtarrila

Euskal Herri Elkargoa

2017ko urtarrilaren 1.az geroz, Euskal Herri Elkargoa sortu da, herriek HELEP bakarraren alde
bozkatu baitzuten.
2016ko uztailaren 13ko prefetaren erabakiak erakunde berri horren itxura zehaztu du. Iparraldeko
158 herriak biltzen ditu, lehengo 10 HELEPen lekua hartuz.
Urriaren 17an, bigarren erabaki batek Herriarteko Kontseiluaren osaketa finkatu du. 233 kide
baditu.
29 hautetsiz osatu Gidaritza Batzordeak (COPIL), HELEPetako talde teknikoen eta Espelia,
Pintat eta Capgemini bulegoen laguntzarekin, erakunde horren plantan ezartzea prestatu du,
lehenago hamar Herri eta Hirigune elkargoek kudeatzen zituzten zerbitzuen segidaren
segurtatzeko.
Bost lan batzorde bildu dira, Gidaritza Batzordeak baino lehen, ondoko alderdien lantzeko:
Eskumenak/gobernantza, Finantza/zergak, Jende baliabideak, Baliabide materialak eta
Informazio sistemak.
Agorril hondarraz geroz, Gidaritza Batzordea aste oroz bildu da, Baionan, Departamendu
Kontseiluaren egoitzan, urtarrilaren 1.az geroz plantan den Euskal Herriko Hirigune Elkargoaren
antolaketaren eta funtzionamenduaren oinarrien zehazteko.
Eskumenak berriz zehazturik
1. komisioak bere gain zuen eskumenen zehaztea eta gobernantza moldeen prestatzea. Bere
ondorioak atera ditu.
Eskumeneri buruzko lanaren egiteko, joan den neguan Hazparnen bildu ziren sei lantaldeak
berriz piztu dira, 2016 hondarrean.
Beraz, Gidaritza Batzordeak ontzat eman ditu Euskal Herri Elkargoak ondoko eremuetan dituen
eskumenak, zehazki:
• lurralde antolaketa, bizitegiak eta hirigintza;

• garapen ekonomikoa (laborantxa eta turismoa barne);

• mugikortasuna;

• ingurumena (ura, ur garbitzea eta hondarkinak);

• hizkuntzak eta kultura;

• pertsonari ekarri zerbitzuak.
Oroitaraz dezagun Euskal Herri Elkargoak orain arte hamar HELEPek zituzten eginkizun guziak
segurtatzen dituela. Hautuzko eskumenentzat, 2017 huntan erabakiko du atxikitzen dituenetz ala
herrien esku uzten dituenetz. Beraz, denbora pixka bat gelditzen da azterketaren sakontzeko,
4