Bulletin 2017 Mendionde.pdf


Aperçu du fichier PDF bulletin-2017-mendionde.pdf

Page 1...3 4 56748




Aperçu texte


Bulletin Municipal - Herriko aldizkaria

Janvier 2017 Urtarrila

bereziki bizilaguneri ekarri zerbitzuen alorrean (haur ttipiak, Herri Elkargoko Jendarte Laguntza
Zentroa…).
Erabaki batzuk hartuak izan dira:
• SCOT egituraren eremua Euskal Herriko 158 herrieri eta Seignanx eskualdeko herrieri
zabaldua izan zaie;
• Garraioen sindikata atxikia izan da, Euskal Herriko 158 herrieri eta Tarnoseko herriari
zabaldurik;
• Etxeko hondarkinen tratamendua segurtatzen duen Bil ta Garbi Sindikata atxikia da;
• Euskal kultura sustengatzen zuen herriarteko sindikata desagertu da, “Euskara eta euskal
kultura” eginkizunak Euskal Herri Elkargoari emanik.
Herriarteko kontseilarien izendatzeko moldeak
Euskal Herri Elkargoaren gobernantzari lotu gaiak landu dira eta gobernantza hitzarmen bat
ekarri dute.
233 herriarteko kontseilarien izendatzeko moldeak ondokoak izan dira:
• 1 000 bizilagun baino gutiagoko 116 herrientzat, auzapeza herriarteko kontseilari tituluduna da
eta haren ordezkoa taularen ordenan heldu den axuanta da. Ez da deliberatzeko beharrik
izanen.
• 1 000 bizilagun baino gehiagoko herrientzat:
✴ 36 herrik orain arte baino herriarteko kontseilari gutiago dituzte. Kasu horietan, herriko
kontseilu bakotxak herriarteko kontseilariak hautatu ditu, ateratzen ziren herriarteko
kontseilarien artean, zerrendaren araberako hautesbide proportzionalaren bidez;
✴ 3 herrik (Bidarte, Bokale eta Hendaiak) orain arteko kontseilari kopuru bera dute. Ateratzen
ziren herriarteko kontseilariak kargutan egon dira.
✴ 3 herrik (Angelu, Baiona eta Biarritz) orain arte baino kontseilari gehiago dute. Kasu
horietan, ateratzen ziren herriarteko kontseilariak kargutan egon dira. Herriko kontseilu
bakotxak kontseilari gehigarriak bakarrik hautatu behar izan ditu, zerrendaren araberako
hautesbide proportzionalaren bidez. Kasu horietan, parekotasuna nahitaezkoa zen.
Herriarteko Kontseilua plantan ezarria izan da urtarrilaren 23an eta Jean-René Etchegaray lehen
lehendakaria izendatua izan da.
Zerga eta diru alorretako oinarriei buruzko diagnostikoa
Gidaritza Batzordeko 2. komisioak proposaturik, Gidaritza Batzordeak zergen neutralizazioa
erabaki du. Hazparnen joan den neguan burutu atelierretan, neurri horrek kontsentsua erdietsi
zuen. Konkretuki, Euskal Herri Elkargoaren sortzea neutroa izanen da familientzat, 2016ko
lekuko zerga berak ordainduko baitituzte 2017an. Enpresen zergen aldetik (CFE), Gidaritza
Batzordeak erabaki du tasak 12 urteko epean leunduko zirela. 2016an, orduko hamar HELEPen
finantzen egoeraren diagnostikoa bururatu da. Finantza perspektibei buruzko lanak ondoko
asteetan eginen dira. Euskal Herri Elkargoaren eta herrien arteko finantza eta zerga alorreko
hitzarmen baten printzipioa erabakia da.
Jende baliabideen egoera
2016an, 3. komisioak, bulegoaren laguntzarekin, jende baliabideen egoerari eta diagnostikoari
buruzko lan sakona egin du.
Urtarrilaren 1.ean, Euskal Herri Elkargoak burutzen dituen eskumen guziekin, 1 250 pertsona
inguru han ari dira lanean. 2017ko lehen urte erdian langileen instantziak plantan eman artean,
Gidaritza Batzordeak sindikatuekin (CGT, CFDT, FO, UNSA, LAB/SUD) elkarrizketak antolatzeko
iniziatiba hartu du, diagnostikoari buruz eta Euskal Herri Elkargoa ari denetik tratatu behar diren
gai gehieneri buruz mintzatzeko. Beharrezkoa da lan hori egitea, langileen lasaitzeko. Jakin
behar da haietarik % 2 bakarrik duela lan egiteko lekuz aldatzeko arriskua.
Egitura administratiboari buruzko lan bat egiten ari da, Euskal Herri Elkargoak dituen
eskumenetarik abiaturik. Bistan dena, ondoko urteetan segituko du.

5