2018.pdf


Aperçu du fichier PDF 2018.pdf - page 1/36

Page 12336



Aperçu texte


Bulletin Municipal - Herriko aldizkaria

Février 2018 Otsaila

MENDIONDO
Chers villageois,
L’année 2017 a été une année riche en
événements, tout d’abord politique avec l’élection
d’un nouveau président, d’un nouveau député et la
réélection d’un ancien, de nouveaux sénateurs et
la mise en marche de notre Communauté
d’Agglomération Pays Basque.
La CAPB a pris, comme il se doit, les
compétences obligatoires, mais elle a également
pris toutes les compétences optionnelles. Enfin,
elle a aussi décidé de prendre la compétence
« eau et assainissement », qui n’était pourtant
obligatoire qu’à partir de 2020. L’eau est un sujet
commun précieux, elle est notre lien entre la
montagne et l’océan et un enjeu majeur pour
l’environnement et pour une justice sociale.
L’année a également été marquée par la poursuite
du chemin de la paix, avec le désarmement total
de l’ETA initié par la société civile et relayé par les
élus. Le Biltzar que j’ai l’honneur de présider a pris
sa part de responsabilité dans ce processus qui
demande l’application du droit français et que
cessent les mesures d’exception pour les
prisonniers basques.
Le nouveau gouvernement semble réagir
favorablement, nous continuerons nos efforts pour
un climat apaisé, une histoire assumée pour
construire notre avenir.
Dans ce grand ensemble administratif et politique
qui fait notre Pays Basque, les communes ont et
devront garder une place forte dans la prise de
décisions.
Le tissage, le maillage de toutes nos communes
est indispensable. L’éloignement des centres de
décisions nous l’impose. Il est plus que jamais
indispensable de s’engager dans la mise en place
d’une organisation qui permette justement cette
proximité avec les élus et les citoyens. C’est à ce
prix que notre territoire restera une terre
dynamique économiquement, accueillante et
résolument tournée vers l’avenir en tenant compte
des enjeux environnementaux, sociaux et en
veillant à la protection des terres agricoles
productrices de produits de qualité.
Le projet de cantine bio est l’illustration de notre
volonté à tous, parents d’élèves et élus,
d’envisager un avenir sain pour nos enfants
d’abord, mais aussi pour soutenir et donner du
sens au métier de paysan, qu’il puisse retrouver
toute sa noblesse.
C’est le sens de notre mandat, c’est le sens de
notre histoire. Bonne année à tous.
L. BETBEDER

Herritar maiteak,
2017ko urtea gertakariz aberatsa izan da, lehenik,
politika mailan, presidente berri bat eta diputatu
berri bat hautatuak izan baitira, karguan zen
diputatu bat berriz hautatua, eta senatari berri
batzuk ere hautatuak. Gainerat, Euskal Hirigune
Elkargoa abian jarri da.
Euskal Elkargoak, behar zen bezala, nahitaezko
eskumenak hartu ditu, bai eta hautuzko eskumen
guziak ere. Azkenik, «ura eta ur garbitzea»
eskumena ere hartzea erabaki du, nahiz eta hori
2020tik goiti baizik ez den nahitaezkoa. Ura denen
gaia da, balio handikoa. Ura mendiaren eta
itsasoaren arteko lotura dugu. Ura desafio biziki
haundia da, ingurumenarendako eta justizia
sozialarendako.
Bertzalde, bakearen bidean aitzinatzeak ere urtea
markatu du, ETAren armagabetzearekin, zeina
gizarte zibilak abiatu baitu eta hautetsiek segitu
baitute. Biltzarreko lehendakari izateko ohorea
badut, eta Biltzarrak bere ardurak hartu ditu
prozesu honetan; orain, prozesu horrek Frantziako
zuzenbidearen gauzatzea eta euskal presoen
kontrako salbuespenezko neurrien gelditzea
galdegiten du.
Gobernu berriak, iduriz, baikorki ihardukitzen du.
Eginahalak egiten segituko dugu, giro lasaitu
baten alde, historia asumitu baten alde, gure
geroaren eraikitzeko.
Gure Euskal Herria egiten duen multzo
administratibo eta politiko haundi hortan, herriek
leku azkarra badute eta geroan ere atxiki beharko
dute, erabakien hartzeko momentuan.
Gure herrien arteko loturak, sareak, beharbeharrezkoak dira. Erabakiguneak urrun izateak
inposatzen dauku. Sekula baino beharrezkoago
da, preseski, hautetsien eta herritarren artean
hurbiltasuna ekarriko duen erakunde bat plantan
ematen hastea. Hori behar dugu, gure lurraldea
ekonomikoki dinamikoa, erakargarria eta geroari
buruz irekia izan dadin beti, ingurumen eta
gizarteko alorreko desafioak kontuan hartuz, eta
kalitatezko produktuak ekoizten dituzten
laborantzako lurrak zainduz.
Jantegi biologikoaren proiektuak gu denen
borondatea erakusten du, bai ikasleen burasoena
eta bai hautetsiena: lehenik gure haurrendako
etorkizun sanoa segurtatzea, bai eta laborari
lanbidearen sustengatzea ere, laborarien lanari
zentzua ematea, lan horrek bere nobletasun osoa
berriz eskura dezan.
Gure kargualdiaren zentzua da, gure historiaren
zentzua da. Urte berri on denei.
1